Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
Sentziloa
Zortzikoko sentziloa
Sentzilo 40 muriska
Sentzilo kontradantzakoa
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Zortzikoetan sentziloa azkarrago dantzatzen da, eta beraz, dantzaera biziagoa du urratsak. Zenbait dantzari zaharri ikusi izan zaien zortzikoko sentziloak Iztuetak deskribatzen duenarekin antz handia du. Gaur egun dantzatzen den sentziloa ren estiloan, hasierako mugimenduak lurra laztanduz egiten dira eta ondoren oin-punta gailur egiten da. Aipagarria da bi aldaerak konparatuz, batean oinak lurretik altxatzen diren mugimenduak, bestean oso lurrean dantzatzen direla, eta alderantziz.

Iztuetak deskribatzen duen Zortzikoko sentziloa Tradizioz heldutako zortzikoko sentziloa


 

Poliki-poliki deskribatzearren, ezkerreko oinarekin txingo egin eta eskuineko oina hasierako posizioan puntak erakusten zuen norabidean ateratzen da, orkatila eta oin-punta luzatuta dituela. Dantzariaren ardatzetik diagonalerantz atera den oina lurra laztanduz edo lurretik zentimetro bakan batzuetara airean gelditzen da.

Hortik atzeranzko bidea egiten du eta lurrean dagoen ezkerrekoaren gainera sartzen da, baina zapaltzen hasi orduko, ezkerreko oina atzerantz abiatzen da eskuinak aurretik zekarren ardatz berean. Atzean ere airean eta luzatuta geratu ondoren, ezkerreko oina eskuina dagoen tokira itzultzen da eta honen azpian sartzen da, eskuineko oina berriz ere aurreranzko diagonalera bultzaraziz. Eskuineko oina hasierako posiziora itzuli, txingo egin eta deskribatutako mugimendua alderantzizko oinekin burutzen da.

Sentziloa ren lehen zati hau osatu ondoren, ezkerreko oinarekin txingo egin eta eskuineko hankarekin oin-punta gailur burutzen da, eskuineko hanka goitik jaisten denean ezkerreko oinaren punta zapalduz. Ondoren eskuineko oina albo batean jarri eta ezkerreko oinarekin zapaltzen da berriz ere; ezkerra lurrean jarri eta eskuineko oinaren orpoa ezkerreko oinaren barne-arkuaren txokoan egokitzen da. Modu honetan eskuineko zortzikoko sentziloa osatzen da eta eskuina aurrean dugunez, eskuinarekin txingo egin eta ezkerreko zortzikoko sentziloa egin daiteke.

Zortzikoko sentziloa eskuinera zein ezkerrera egiten da, eta biak, bata bestearen ondoren, jaso dira bideoetan.

Dantzaren asierarako erakutsi deran moduan dantzatzen da zortzikoetan ere senzilloa, kendutzen zaiola berari zortzikoetan, oñaren mugida kanpo aldera eragiten zaiona, lendabiziko konpasean, bigarrengoan, bostgarrenean eta seigarrengoan.