Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Belauntxingo izenarekin ezagutzen dugu gaur egun, baina Iztuetak "villancicoa" izendatzen du. Erreberentziarekin batera, dantzariak beren tokietan, posturik aldatu gabe egiten den dantza bakarra da belauntxingoa. Brokel-dantzaren sortan aipatzen du Juan Inazio Iztuetak, baina baita doinu zaharren artean ere. Doinu zaharren sailean aipatzen duenean, honako hau dio Iztuetak:
"Billanziko au dantzatzen da plazan, Brokel dantzaetan eta gabaz gelaetan. Ikusi izandu det San Migel gau batez, Urnietako Erriko etxeko gelan, bertako seme Martín Jose de Alcain, 16 aldairarekin beste hainbeste Billanziko dantzatzen, izan arren atxurlari bat, iñongo maisurekin eskolatu gabekoa."
Brokel-dantzaren sortan dantzatzen denean, buruzagiak buruzagi-makila du eskuan eta gainontzeko dantzari guztiak esku hutsik aritzen dira. Doinu zahar bezala dantzatuz gero, bakarkako dantza da. Dantzaren egiturari buruz Iztuetak ematen dituen datuak gaur egun dantzatzen denarekin bat datoz. Hona zer dioen:
"Billanzikoak ditu 2 zatitan 16 puntu. Zati obek biak dira zortziña puntukoak.Lendabizi jotzen dira zati biak geldika, eta gero sarriago, zeñean datozen dantzatzera zati biak lau aldiz, eta 32 puntu."

Gaur egun ere egitura horretan dantzatzen da. Iztuetak belauntxingoa doinu zaharren artean aurkezteak pentsaraz dezake beste doinu zaharrak bezala doinu horretan dantzatu beharreko urratsen aukeraketa dantzariaren esku legokeela. Urnietako udaletxeko aretoan Martin Jose Alkainek 16 aldaerarekin beste horrenbeste belauntxingo dantzatu izanak ere horixe pentsatzera garamatza. Gaur egun ordea, brokel-dantzan egiten den belauntxingoak urratsen segida finkoa du, eta Olanoren dantza taldearen aurkezpen orrian aipatzen diren muriska eta muriska jirakoekin ongi hornituta egin ohi da.