Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Bullet1 Gipuzkoako ezpata-dantza izendatzen dugun honek antzekotasun handiak ditu Euskal Herriko zenbait herritan egiten diren ezpata-dantzekin eta baita Europako hainbat eskualdetan egiten diren ezpata-dantzekin ere. Esan bezala, antzeko egitura duten ezpata-dantzak arruntak dira Euskal Herrian; besteak beste, Legazpian, Markinan, Zumarragan edo Tolosan egiten dira antzeko ezpata-dantzak.


Bullet1 Dantzariak bi multzotan bereizten dira: ezpata luzeak daramatzatenak eta ezpata txikiak daramatzatenak edo azkendariak. Ezpata luzea daramaten dantzariak 16, 20. 24 edo hortik gora izan daitezke, baita 100 ere nahi izatera, lauko multiploak errespetatuz gero. Ezpata txikia daramatzaten dantzariak, azkendariak, lau izan ohi dira.

Bullet1 Ezpata luzeak daramatzaten dantzariak lerroetan antolatzen dira, lau lerrotan normalean, eta hiru edo bi lerrotan dantzari gutxi baldin badaude. "Lagun gutxi batutzen diraden errietan, jarri oi dira bi lerrotan, baita irutan ere; baiña egokiena da lautan jartzea" dio Juan Inazio Iztuetak 1824an argitaratutako liburuan.


Bullet1 Ezpatei batak eskulekutik eta hurrengoak puntatik helduta, lerro bakoitzean soka berezi bat osatzen dute dantzariek. Taldearen aurrealdean buruzagiak lotzen ditu ezpatarien lerro guztiak. Bigarren multzoko dantzari bakoitzak bi ezpata txiki daramatza eskuetan, eta talde nagusiaren atzeko aldean egongo dira, dantzaren mugimendu baten ondorioz, taldearen aurrealdera pasa eta beren dantza saioa egin arte.

Bullet1 Ezpata-dantzak Gorpuzti eguneko ospakizunekin lotuta agertu izan dira maiz, baita San Joan, herriko jai nagusi eta errege-erreginen inguruko ospakizun bereziekin ere. Oro har, ospakizun handietako dantza izan da, dantza egiteko behar den dantzari kopurua bera handia baita. Eliza barruan edo prozesioetan santu eta amabirjinaren aurrean dantzatzea ohikoa izan da, eta horrelakoetan ezpata txikiekin dantzaren aldaera berezi bat egiten da, Jaunaren aurrekoa izenarekin ezagutzen dena. Jaunaren aurrekoa-ren berezitasuna da dantzaren mugimenduetan dantzariek ez diotela aurrean duten aldare, amabirjina edo santuari bizkarrik ematen.