Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Uztai txikiena eta uztai handiena ez dira ageri Gipuzkoako dantzei buruz Juan Inazio Iztuetak 1824an idatzitako liburuan. Baina bere garaiko beste talde batzuek arku-dantzak egiten zituztela jakin ahal izan dute ikertzaileek, eta Iztuetaren ikasle izan zen Jose Antonio Olanok prestatzen zituen dantzari taldeetan brokel-dantzaren sortan normaltasunez ageri dira.

Lorez apaindutako uztaiak erabiltzen dira dantza honetarako. Uztaiek makila luzeak dituzte arkua bera luzatuz eta azpikaldean punta zorrotzak indarrez lurrean sartu eta uztaiak zutik uzteko.

Uztai handien dantzak, alabaina, ez du brokel-dantzan tresnekin egiten diren dantzen egitura bera. Hemen ez da errepikatzen buruzagia-zortzikoa-jokoa patroia. Hainbat aldiz errepikatzen diren bi zati nagusi bereizten dira uztai handien dantzan. Batetik kontradantza itxurako zati bizia eta bestetik, zortzikoa.