Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

         Azalpen orokorra

Gipuzkoako dantzei buruzko xehetasunak idatzita uzten lan handia hartu zuen Juan Inazio Iztuetak, eta lan horri esker ezagutzen ditugu gaur egun doinu zaharrak. Izan ere, Iztueta berak aipatzen dituen beste zenbait dantza tradizioz iritsi badira gaurdaino, doinu zaharrak zaldibiarrak idatziz utzitako azalpen eta doinuei esker berreskuratu dira XX. mendean.

Oro har, doinu zaharrak dantzatzeko zortzikoak dantzatzeko erabiltzen diren irizpide berek balio dute. Urratsen konbinaketak eginez dantzariak berak osatu behar du konposizio koreografikoa. Lan horretan simetriaren legea errespetatzea gomendatzen da, eskuineko oinarekin egiten dena ezkerrarekin eginez ondoren, edo eskuin alderako urratsaren ondoren ezker alderakoa eginez. Honela azaltzen du Iztuetak:
“…dantzariaren edertasunik aundiena dago oñ batarekin egiten duen ainbat, bestearekin egitean, eta alde batera egiten duena berbera, bestera osekitzean”.
Zailtasunari dagokionez urrats errazekin hasi eta aldairak zailtzen joatea gomendatzen du Iztuetak.
“Aldaira oek ere dantzatu bear ditu aurrena errazenak, eta ondoren otsekitze edo ejekuzio aundiagokoak, zergatik txit itxuski dan bikañenak egindakoan txatarrenak agertzea.
Doinu zaharrak osatzen dituzten zatien konpas edo puntu kopurua ez da erregularra: zati batetik bestera aldatzen da. Dantzariak bere urratsen konbinaketak esaldi barruan hasi eta bukatu egin ohi ditu, eta ondorioz doinu zaharrak dantzatzea doinu erregularrak dantzatzea baina dezente lan konplexuagoa da. Iztuetak berak aurreratzen duen moduan:
“Zortziko bat bakarra dantzatzen dakienak, dantzatu ditzake milloika; baita bolera bat dakienak ere, eta bere bat dira gañerako dantza mota guziak. Baña soñu zar bat jakiñagatik ezin dantza dezake bestea, berriro ikas gabetanik; ez eta soñua bera buruz ongi ikasten ez badu ere, zergatik, ala zortzikoak nola bolera ta beste gañerakoak, puntu jakin jakiñak dituzten bezala, soñu zarrak txit banaitatuak edo diferenteak dituzten, ikusiko dituzuten bezala."
Doinu zahar bat dantzatu ahal izateko, lehenik eta behin, bere egitura aztertu eta zati bakoitzak duen puntu kopurua buruz ikasi beharra dago, ondoren esaldi bakoitzean urratsak behar bezala egokitzen joan ahal izateko.

          Hona doinu zaharren adibide batzuk

Hona hemen doinu zahar batzuren azalpena :