Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Zenbaitetan dantza honi, eta brokel-dantza sorta osoari, izen bera eman izan zaie eta horrek nahasketa sortu izan du. Honako proposamen honetan Iztuetak emandako izenak erabili ditugu, eta modu horretan dantza zikloa eta dantza zehatzaren artean nahasteak saihestu nahi ditugu. Beraz, Iztuetaren bideari jarraituz, brokel-dantza hainbat dantzak -aldairak edo mudantzak, Iztuetan hitzetan- osatutako sorta litzateke, eta sorta horretan, brokelak erabiliz dantzatzen denak brokel-makilena izena jasoko du.

Brokel-makilena egiteko erabiltzen diren tresnetan hainbat aldaera aurki daitezke azken mende eta erdian. Batetik, brokelak edo ezkutu txikiak, bi motatakoak erabili izan dira: egurrezkoak eta txapazkoak. Bestetik, brokelarekin batera, makila txikiak erabili izan dira batzuetan, eta ezpata txikiak bestetan. Proposamen honetan egurrezko brokel eta makilak erabili dira, baina datuek erakusten dutenez, txapazko brokelak eta ezpata txikiak ere erabili izan dira eta erabiltzen dira maiz.


Tresnekin egiten diren beste dantzen antzeko egitura du brokel-dantza honek: buruzagiaren bakarkako saioa, taldeak dantzatuko duen zortzikoa, eta tresnak elkar joz egingo den jokoa. Makila handien eta uztai txikien jokoetan bezala, brokel makilen jokoan lehenengo talde osoak egingo du jokoa, ondoren erdiko laukoteak eta azkenik talde osoak berriz ere.