Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Juan Inazio Iztuetak "Maquilla andiaquicoa" izendatu zuen dantza hau. Zaldibiako maisuak egindako dantzen zerrendan "Zortcico 40 murisca edo cabriolacoa" izenekoaren ondoren ageri da. Gaur egun zortziko bat eta makila handien jokoa, bata bestearen segidan, dantza bakarraren bi zati bailiran egiten da makila handiena.



Tresnekin egiten diren beste dantzen antzeko egitura du makila handien dantza honek: buruzagiaren bakarkako saioa, taldeak dantzatuko duen zortzikoak, eta tresnak elkar joz egingo den jokoa. Brokel-makilen eta uztai txikien jokoetan bezala, makila handien jokoan lehenengo talde osoak egingo du jokoa, ondoren erdiko laukoteak eta azkenik talde osoak berriz ere.