Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

          Dantzen azalpena
Urratsen konbinaketak eginez dantzariak berak osatu behar du zortziko bakoitzaren konposizio koreografikoa. Zortziko bakoitza hainbat aldairaz osatuta dago eta aldaira bakoitzak zortzi konpas edo puntu ditu. Aldaira bakoitzaren lehen sei puntuak arau gutxi batzuren laguntzarekin urratsen segida desberdinak eginez osatu behar ditu dantzariak, eta azken biak, esaldia bukatzeko erabiliko ditu.

Aldairak osatzeko dantzariak egiten duen urratsen segida horretan simetriaren legea errespetatzea gomendatzen da. Alegia, eskuineko oinarekin egiten dena ezkerrarekin egitea komeni da, eta eskuin alderako urratsaren ondoren ezker alderakoa egitea. Honela azaltzen du Iztuetak:
“…dantzariaren edertasunik aundiena dago oñ batarekin egiten duen ainbat, bestearekin egitean, eta alde batera egiten duena berbera, bestera osekitzean”.
Zailtasunari dagokionez urrats errazekin hasi eta aldairak zailtzen joatea gomendatzen du Iztuetak.
“Aldaira oek ere dantzatu bear ditu aurrena errazenak, eta ondoren otsekitze edo ejekuzio aundiagokoak, zergatik txit itxuski dan bikañenak egindakoan txatarrenak agertzea."
          Zortzikoen adibideak