Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Uztai txikiena eta uztai handiena ez dira ageri Gipuzkoako dantzei buruz Juan Inazio Iztuetak 1824an idatzitako liburuan. Baina bere garaiko beste talde batzuek arku-dantzak egiten zituztela jakin ahal izan dute ikertzaileek, eta Iztuetaren ikasle izan zen Jose Antonio Olanok prestatzen zituen dantzari taldeetan brokel-dantzaren sortan normaltasunez ageri dira. Gainera, tradizioz iritsi zaigun uztai txikienak makila handienaren eta brokel-makilenaren egitura bera erakusten du.

Tresnekin egiten diren beste dantzen antzeko egitura du uztai txikien dantza honek: buruzagiaren bakarkako saioa, taldeak dantzatuko duen zortzikoa, eta tresnak elkar joz egingo den jokoa. Brokel-makilenaren eta makila handienaren jokoetan bezala, uztai txikienaren jokoan lehenengo talde osoak egingo du jokoa, ondoren erdiko laukoteak eta azkenik talde osoak berriz ere.



Uztai txikienaren zortzikoari buruz bi aldaera ezagutzen dira. Zenbaitetan lau aldeetako zortzikoa, hau da, brokel-makilenean eta makila handienean egiten den bera, dantzatu izan da. Beste aldaeran dantzariak lerro berean egingo dituzte toki-aldaketa guztiak: zortzikoko sentziloa dantzatuz aurrera eta atzera ibiliko dira dantzariak lerrotik atera gabe. Zortziko hau irakatsi zuen Jose Lorenzo Pujanak bai Añorgan eta bai Legazpian ere, eta zortziko horrekin dantzatu da proposamen honetan.