Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Brokel-dantza osatzen duten dantzen zerrendan azkena eman zuen zinta-dantza Juan Inazio Iztuetak. Zinta-dantzak oso ohikoak dira bai euskal foklorean baita ia mundu osoan ere.

Brokel-dantzan egin ohi den zinta-dantza honek sorta horretan tresnekin egiten diren beste dantzen antzeko egitura du: buruzagiaren bakarkako saioa, taldeak dantzatuko duen zortzikoa, eta tresnarekin egingo den jokoa. Tradizioz transmititu den zinta-dantzan egitura hau bi aldiz errepikatzen da. Lehenengoan aurrera begira egingo da zintak makilan lotuta utziz. Segidan, taldea atzera begira dagoela buruzagiaren zortzikoa, taldearen zortzikoa eta jokoa egingo dira, zintak erabat askatu arte.




Alde batera eta bestera egitura errepikatzeko ohitura hori beste zenbait dantzatan ere aurki daiteke tradizioan, jorrai-dantzan eta uztai handienean, adibidez. Egitura hori buelta osoan ikusleak dituen plazara begira prestatuta dago. Gaur egun ohikoa da ikusleak aurrean eta alboetan egotea, baina oso gutxitan gertatzen da dantzarien bizkarrean ere izatea. Ondorioz, dantzaren erdia ikusleei bizkarra emanez jardutea itsusia gerta daitekeelakoan, bigarren zati hori murriztu egin ohi da maiz eta behin zintak makilean lotu ondoren askatzeari heldu ohi zaio.