Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

         Dantzaren azalpena

Doinu zahar guztiak bezala dantzariak bakoitzak aukeratzen ditu ormatxulo dantzatzeko erabiliko dituen urratsak. Urratsen konposizio koreografikoa egiteko doinu zaharren atalean eskaintzen diren arauez gain, doinu zahar bakoitzaren egitura hartu behar da kontuan.

Hona Juan Inazio Iztuetak doinu zahar honi buruz dioena:

“Ormatxulok ditu 4 zatitan 21 puntu. 4 zati obetatik bi jotzen dira biña aldiz, eta beste biak beiñ baizik ez, zeña diraden 2 garren eta 4 garren zatia; biak biña puntukoak, bergatik datoz dantzatu bearrak 38 puntu, modu onetan;
1. zatiak ditu 8 puntu, eta artu bear ditu dantzariak…………..8
2. ………….... 2 puntu, eta artu bear ditu …………...…………….2
Ezta zati au beiñ baizik jotzen.
3. …………. 9 puntu, eta artu bear ditu……………………….4, 5
4. …………. 2 puntu, eta artu bear ditu……………………….2
Ezta zati au beiñ baizik jotzen.”
          Dantzaren egitura

Zatiak Puntuak Dantzatu
A 8 8
A 8 8
B 2 2
D 9 4, 5
D 9 4, 5
E 2 2
Guztira 38 38