|
|
|
 |
Brokel-dantza
osatzen duten dantzen sortan hirugarren tokian agertu ohi da makila
txikiena, boastitzea eta erreberentziaren ondoren, eta tresnekin egingo
diren dantzen sailari ekiten dio.
Tresnak
erabiltzen diren joko-dantzetan (makila txikiena, makila handiena,
brokel makilena, uztai txikiena, zinta-dantza) antzeko egitura
eskainiko da proposamen honetan. Buruzagiaren bakarkako saioa, taldeak
dantzatuko duen zortzikoa, eta tresnak elkar joz egingo den jokoa.
Makila
txikienaren jokoaren aurretik egiten den zortzikoan, sentziloa
muriskarekin borobildu ohi da. Iztuetak makila handien jokoaren
aurretik aipatzen zuen Zortcico 40 murisca edo cabriolacoa izan liteke hau.
|
|
|
|
 |
|
|
|
 |