Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

          Deskribapena

Dantzariak bi lerrotan antolatuta daude, buruzagia aurrean dutela. Doinua hastean, buruzagiak zortzikoa dantzatuko du, dakizkien urratsekin konbinazioak eginez eta bere trebetasuna erakutsiz. Ondoren dei nagusia dantzatuko dute denek eta gero zortzikoa. Azkenik makila txikien jokoa egingo dute.

  1. Buruzagiaren zortzikoa
  2. Dei nagusia geldikakoa
  3. Zortziko 40 muriska
  4. Dei nagusia dantzatuta
  5. Jokoa

         Urratsak

Jokoan esaldi bakoitzaren hasieran dantzariek jauzi txiki bat egin eta ezkerreko oina aurrera aterako dute. Toki bakoitzean bi joko egin ondoren -bata ondoko lerrokoarekin eta bestea lerro berekoarekin- hurrengoa hasteko egin beharreko jauzi txikiarekin tokiz aldatuko dira dantzariak.


         Toki aldaketak


Bai zortzikoa dantzatzerakoan eta bai jokoa egiterakoan ere, dantzariek laukoteka egingo dituzte toki-aldaketak. Mugimendu bakoitzean dantzariek laukotean postu bat aldatuko dute, ordulariaren aurkako norabidean.


          Tresnak


Bi makilak erabiliz 11 mugimendu egiten dira joko bakoitzean. Lehenengo lau kolpeak aurreko dantzariari begira egingo dira eta bosgarren kolpetik aurrera eskuinerantz biratzen hasiko da dantzaria azken kolpea berriz ere aurreko dantzariari begira emateko.

  1. Eskuineko makilarekin ezkerreko makila kolpatu.
  2. Eskuineko makilarekin aurreko dantzariaren eskuineko makila kolpatu.
  3. Eskuineko makilarekin ezkerreko makila kolpatu.
  4. Ezkerreko makilarekin aurreko dantzariaren ezkerreko makila kolpatu.
  5. Eskuineko makilarekin ezkerreko makila kolpatu.
  6. Eskuineko belauna altxatu eta izter azpian eskuineko makilarekin ezkerreko makila kolpatu.
  7. Eskuineko makilarekin ezkerreko makila kolpatu.
  8. Ezerreko belauna altxatu eta izter azpian eskuineko makilarekin ezkerreko makila kolpatu.
  9. Eskuak atzean gurutzatu eta atzealdean eskuineko makilarekin ezkerreko makila kolpatu.
  10. Bi makilak aurrean elkartu.
  11. Bi makilak elkarrekin ditugula aurreko dantzariaren makilen kontra kolpatu.