|
|
|
 |
 |
Dantzariak zinta-makilaren inguruan borobilean daude, zinta bana eskuan dutela. Doinua hastean, buruzagiak zortzikoa dantzatuko du eta segidan denek dei nagusia eta zortzikoa dantzatuko dituzte. Ondoren jokoa hasiko da. Lehenengo zintak elkarren artean guruzatu eta makilean ehunduko dituzte; deia dantzatu eta berriz askatu egingo dituzte. Tradizionalki, zintak lotutakoan berriz ere buruzagiak eta dantzariek zortzikoa dantzatu izan dute atzera begira, baina proposamen honetan ikusleak aurrean baino ez direnez kontuan hartu, zati horiek ez dira egin. - Buruzagiaren zortzikoa
- Dei nagusia geldikakoa
- Talde osoaren zortzikoa
- Dei nagusia dantzatuta
- Jokoa talde osoak (zintak lotu)
- Dei nagusia dantzatuta
- Jokoa talde osoak (zintak askatu)
- Dei nagusia dantzatuta
| | Brokel-dantzako gainontzeko dantzetan ez bezala, zinta-dantzan buruzagiak egin ohi duen zortzikoa finkatuta iritsi da tradizioan. Hau da, zortziko horretan egiteko urrats segida jakin batekin iritsi da zinta-dantza. Gainera, buruzagiak egindako zortziko bera errepikatuko du dantzari taldeak ere. Zortzikoan ez dago toki-aldaketarik. Zinten jokoa egiterakoan dantzariak elkarrekin gurutzatzen joango dira, eskuinetik eta ezkerretik txandakatuz bakoitza bere tokira iritsi arte. Zintak askatzerakoan kontrako bidea egingo dute. Dantzariek zinta-makilatik hurbilen dagoen eskuarekin hartuko dituzte zintak: zinta-makilaren eskuinera daudenek, ezkerreko eskuarekin eta ezkerrera daudenek, eskuinekoarekin. Jokoa hasten denean, kontradantzako sentziloa egiten hasiko dira dantzariak eta aurrean dauden bi dantzariak norbere eskuinetik gurutzatuko dira elkarrekin. Lehen dantzariak bigarren lerrokoekin topo egitean, ezkerretik gurutzatuko dira eta horrelaxe jarraituko dute denek eskuin eta ezker elkarrekin gurutzatuz. Dantzariek elkarrekin gurutzatzen diren bitartean eskuekin zintak ongi tinkatuta izan behar dituzte. |
|
 |
 |
|
|
|
 |