|
|
|
 |
 |
Iztuetak
brokel-dantzaren azken dantza bezala aurkezten du zinta-dantza. Horrez
gain, ez du dantza horri buruzko datu gehiago eskaintzen. Jose Antonio
Olanok prestatutako brokel-dantzarien taldeak 1858an Bilbon eskainitako
dantza saioaren aurkezpen-orriko 10. tokian, belauntxingoaren ondoren
eta uztai handienaren aurretik agertzen da zinta-dantza:
10. La Cinta-Danza ó baile de cintas, tejiéndola y soltándola al compas al derredor de un árbol.
Jose Antonio Azpiazuk 1858an brokel-dantzari buruz idatzitako deskribapenean, honela aurkezten du zinta-dantza:
Las cintas.
El árbol de las cintas bajo el cual se cobijan los vascongados, es el
emblema de la libertad, y el tejido que se forma con éstas representa
las trabas, la relajación y las dificultades que envuelve la guerra,
así como el desenlace, su feliz terminación que ofrece a los hombres
una perspectiva dulce y placentera, proporcionándoles la venturosa paz
y concordia, y con ella la reaparación de la apetecida y alegre
libertad, ajada y deprimida.
Angel
Muruak jasotako datuen arabera, 1941 eta 1942 bitartean Jose Lorenzo
Pujana Legazpian izan zen dantzak irakasten, eta besteak beste
zinta-dantza irakatsi zuen. Horretarako erabili zuten zinta-dantzaren
makilak bospasei metroko altura zuen eta lotutako zintak askatzerakoan
makilaren muturretik uso bat askatzen zen. Ohitura hau Antzuolako
trokeo-dantzan egin ohi den zinta-dantzan ere gordetzen da gaur egun.
|
|
 |
 |
|
|
|
 |