|
|
|
 |
 |
Zenbaitetan
dantza honi, eta brokel-dantza sorta osoari, izen bera eman izan zaie
eta horrek nahasketa sortu izan du. Honako proposamen honetan Iztuetak
emandako izenak erabili ditugu, eta modu horretan dantza zikloa eta
dantza zehatzaren artean nahasteak saihestu nahi ditugu. Beraz,
Iztuetaren bideari jarraituz, brokel-dantza hainbat dantzak -aldairak
edo mudantzak, Iztuetan hitzetan- osatutako sorta litzateke, eta sorta
horretan, brokelak erabiliz dantzatzen denak brokel-makilena izena
jasoko du.
Brokel-makilena
egiteko erabiltzen diren tresnetan hainbat aldaera aurki daitezke azken
mende eta erdian. Batetik, brokelak edo ezkutu txikiak, bi motatakoak
erabili izan dira: egurrezkoak eta txapazkoak. Bestetik, brokelarekin
batera, makila txikiak erabili izan dira batzuetan, eta ezpata txikiak
bestetan. Proposamen honetan egurrezko brokel eta makilak erabili dira,
baina datuek erakusten dutenez, txapazko brokelak eta ezpata txikiak
ere erabili izan dira eta erabiltzen dira maiz.
Tresnekin
egiten diren beste dantzen antzeko egitura du brokel-dantza honek:
buruzagiaren bakarkako saioa, taldeak dantzatuko duen zortzikoa, eta
tresnak elkar joz egingo den jokoa. Makila handien eta uztai txikien
jokoetan bezala, brokel makilen jokoan lehenengo talde osoak egingo du
jokoa, ondoren erdiko laukoteak eta azkenik talde osoak berriz ere.
|
|
 |
 |
|
|
|
 |