Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Iztuetak ez du brokel-makilenari buruzko argibide handirik eskaintzen. Brokel-makilena izenaren esanahiaren inguruan hainbat interpretazio egin dira. Alde batetik, zenbaitek ulertu du Iztuetak brokel makilena esaterakoan, adierazi nahi zuela, eta laburtzeko esaten zuela brokel makilena. Ondorioz, dantza hori brokelekin eta egurrezko makilekin egin behar dela pentsatu izan du zenbaitek. Hala ere, Jose Lorenzo Pujana dantza maisuak, XX. mende hasieran trebatu zituen zenbait brokel-dantzari talderi, Añorgan eta Legazpian adibidez, txapazko brokela eta ezpata txikiekin irakatsi zien. Baina 1920ko hamarkadako brokel-dantzarien zenbait argazkitan dantzariak txapazko brokela eta makila txikiarekin ageri dira dantzan.

Iztueta eta XX. mende hasierako dantza taldeen artean dauden datu apurrek ere ez dute auzia argitzen. 1828an, Fernando VII.a eta Sajoniako Amalia errege-erreginen bisitan dantzatu zitzaien brokel-dantzaren berri jaso du Juan Antonio Urbeltzek. Bertan makilak aipatzen dira brokelekin batera:
"A esta parte sigue otra con palos cortos gruesos (Maquilla motzac) en las manos derechas y rodelas en las izquierdas. El Capitán es el primero que baila solo dando el plan de la escaramuza que va á egecurtarse, y luego danzan los jovenes al mismo compas y son que la parte anterior, aunque con diferentes mudanzas y evoluciones, y al presto empieza la lucha con los palos y rodelas con las que se defienden de los golpes que á compás se tiran unos á otros, egecuntado al mismo tiempo que riñen, vistosas evoluciones, mudando de frente, formando cuadros, círculos y líneas de batalla, todo á compas y con la mayor precisión y fuego".
Jose Antonio Olanok 1858an Bilborako prestatutako brokel-dantzarien taldeak eskainitako dantza saioaren aurkezpen-orrian "Baile de Broqueles ó sea de platillos y palillos" esaten da. Horren arabera platillo hori txapazko brokeltzat har liteke eta palillos berriz egurrezko makilatxoak direla pentsa liteke. Baina urte berekoa den Jose Antonio Azpiazuren testuan, brokel-dantzaren azalpena egiterakoan, makilatxoak baino ezpatak erabiltzen zirela adierazten da:
"Broqueles o escudos. El zorzico correspondiente, también vivo y agitado transformándose los beligerantes con broquel o escudo y espada, en vez del arco y la ballesta, manifesta el encuentro con el enemigo dispuesto al frente en orden de batalla."
Bestalde, inguruko zenbait herritan ere badira brokel-dantzaren antzeko dantza zikloak. Adibidez, Lizartzako inauterietan pala-dantza egiten da, eta bertan egurrezko brokel eta makilak erabiltzen dira. Durangaldean txapazko brokelekin egin ohi zen dantzari buruzko datuak bildu ditu Iñaki Irigoienek, eta Humboldt bidaiari eta ikertzaile alemaniarrak ere horren berri jaso zuen 1801ean Durangaldera egindako bisitan.