Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

         Dantzaren azalpena

Dantzariak bi lerrotan antolatuta daude, buruzagia aurrean dutela. Doinua hastean buruzagiak zortzikoa dantzatuko du, dakizkien urratsekin konbinazioak eginez eta bere trebetasuna erakutsiz. Ondoren dei nagusia dantzatuko dute denek eta zortzikoa dantzatuko dute. Dei nagusia egin eta jokoa hasiko da. Lehenengo talde osoak egingo du jokoa; ondoren deia dantzatu eta erdiko laukoteak bakarrik egingo du jokoa. Segidan berriz geldikako deia denek eta talde osoak errepikatuko du azken jokoa.

  1. Buruzagiaren zortzikoa
  2. Dei nagusia geldikakoa
  3. Zortziko lau aldeetakoa
  4. Dei nagusia dantzatuta
  5. Jokoa talde osoak
  6. Dei nagusia geldikakoa
  7. Jokoa erdiko laukoteak
  8. Jokoa talde osoak
         Urratsak

Jokoaren esaldi bakoitzaren hasieran dantzariek jauzi txiki bat egin eta ezkerreko oina aurrera aterako dute. Ondoko lerroko lagunarekin hasita egingo duen jokoan tokitik mugitu gabe egongo da. Jokoaren bigarren zatian, bere lerro bereko dantzariarekin hasten duen horretan, lau urrats eman beharko ditu doinuaren erritmoan. Eskuinarekin hasita lau urrats horietan egin behar du toki-aldaketa eta laugarren urratsarekin harrapatu beharreko posizio berrian bukatu beharko du ezkerreko oina aurreratuta duela.

         Toki aldaketak

Bai zortziko lau aldeetakoan eta bai talde osoaren jokoa egitean, taldearen egitura aldatuz joango da. Dantzari taldea goitik ikusiko bagenu, hasieran dantzariak bi lerro bertikaletan daude eta bigarren posizioa edo kalea egiterakoan, lerroak horizontalki antolatuko dira; hirugarrenean berriz ere bertikalki eta laugarrenean, horizontalki.

Lau aldeetako zortzikoa egiteko dantzariek zortzikoko sentziloa izeneko urratsa egingo dute. Zortzikoko sentziloa eskuinarekin egiten dutenean, taldeak une horretan duen konfigurazioan aurrealdera begira dantzatuko dute dantzariek. Beste modu batean esanda, dagozkien toki aldaketak egin eta hartutako norabide berriaren aldera begira bukatuko dute urratsa. Toki aldaketak lerro arteko dantzariak elkarrekin gurutzatuz hasiko dira eta gurutzatze horiek beti norbere eskuinetik egingo dira. Zortzikoko sentziloa ezkerrarekin egiterakoan, dantzari bakoitza bere ondoko lerroan dagoen dantzariari begira jarriko da urratsaren lehen txingoarekin batera eta aurrez-aurre dantzatuko dute ezkerreko zortzikoko sentziloa.

Lau aldeetako zortzikoa egiterakoan, taldeak bere norabidea ere aldatuko du mugimendu bakoitzean. Ordulariaren aurkako zentzuan joango da biratzen taldearen norabide nagusia, eta ondorioz bigarren kalean ezkerrera begira geldituko da taldea; hirugarrenean, atzera eta laugarrenean, eskuinera. Lagungarri modura, taldea hasierako tokian dagoenean eskuineko lehenengo dantzaria (diagrametan 2 zenbakiarekin identifikatu duguna) izango da kale guztietan taldearen aurrealdean geratuko dena eta gainontzeko dantzarientzat erreferentzia izango dena: bera nora begira jarri, taldeak norabide huraxe hartu beharko du hurrengo kalean.



Talde osoaren jokoan ere kaleak berdinak izango dira, baina taldeak ez du kale bakoitzean aurrealdera begiratuko, zuzenean lerroak elkartu eta elkarri begira jarriko baitira. Laukotearen jokoan toki aldaketak ordulariaren aurkako norabidean egingo dira. Bai talde osoaren jokoan eta bai laukotearen jokoan toki-aldaketak lau urratsetan egin behar ditu dantzariak. Eskuinarekin hasiko ditu urratsak eta ezkerra aurreratuta utziz bukatu, dagokion tokian.

Brokela ezkerreko eskuan hartuta eta makila eskuinekoan, ukondoak gorputzetik piska bat banandu, eta besaurreak zuzen eta lurrarekin paralelo luzatuko dira aurreruntz. Brokel-makilenaren oinarrizko jokoak bost kolpe ditu.

Jokoaren lehen bi kolpeak makilekin emango dira, makila aurreko dantzariaren brokelean joz. Tradizioz "jotzaileak" eta "hartzaileak" izenekin bereiztu izan dira dantzariak. Lehen kolpearen arabera egiten da bereizketa hori, lehen kolpea jo ala hartu egiten duten. Lehen kolpea taldearen aurrealdean eskuineko lerroan dagoen dantzariak emango du, eta horrekin batera, sigi-sagan dauden dantzariak. Beraz, diagrametan jarritako zenbakien arabera hauexek lirateke jotzaileak: 2, 3, 6, 7, 10 eta 11. Besteek kolpea jaso egingo dute brokelarekin. Bigarren kolpean erabat alderantziz egingo da: hartzaileek -1, 4, 5, 8, 9 eta 12 dantzariek alegia- emango dute kolpea makilarekin bere aurrean duten dantzariaren brokelean.

Gainontzeko hiru kolpeak brokelak brokelekin kolpatuz egingo dira. Lehenengoa lerro bereko dantzarien artean egingo da: 2-4, 1-3, 6-8, 5-7, 10-12 eta 9-11. Bigarrena, lerroen artean, 1-2, 3-4, 5-6, 7-8, 9-10, 11-12 eta hirugarrena berriz ere lerro berekoarekin.

1 Lerro artekoa: 1-2, 3-4, 5-6, 7-8, ...
Jotzaileek Makilarekin Hartzaileek Brokelarekin
2 Lerro artekoa
Hartzaileek
Makilarekin Jotzaileek Brokelarekin
3 Lerro barrukoa: 1-3, 2-4, 5-7, 6-8
Denek batera
Brokelarekin Denek batera Brokelarekin
4 Lerro artekoa
Denek batera Brokelarekin
Denek batera Brokelarekin
5 Lerro barrukoa
Denek batera Brokelarekin Denek batera Brokelarekin

Horixe da oinarrizko jokoa. Joko hori tokian egiten da lehen aldian eta aldameneko lerroko dantzariarekin hasita. Bigarren aldian lerro bereko dantzariarekin hasita egiten da eta lau urratsak emanez, tokiz aldatzen joan behar da. Jokoak, tokian egiten dena eta toki-aldatuz egiten dena, txandakatuz egin behar dira, dantzaria hasierako tokira itzuli arte.
Ikus Brokel-makilena bideoa