|
|
|
 |
Juan
Inazio Iztuetak "Maquilla andiaquicoa" izendatu zuen dantza hau.
Zaldibiako maisuak egindako dantzen zerrendan "Zortcico 40 murisca edo
cabriolacoa" izenekoaren ondoren ageri da. Gaur egun zortziko bat eta
makila handien jokoa, bata bestearen segidan, dantza bakarraren bi zati
bailiran egiten da makila handiena.
Tresnekin
egiten diren beste dantzen antzeko egitura du makila handien dantza
honek: buruzagiaren bakarkako saioa, taldeak dantzatuko duen
zortzikoak, eta tresnak elkar joz egingo den jokoa. Brokel-makilen eta
uztai txikien jokoetan bezala, makila handien jokoan lehenengo talde
osoak egingo du jokoa, ondoren erdiko laukoteak eta azkenik talde osoak
berriz ere.
|
|
 |
|
|
|
 |