Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

          Dantzaren azalpena
Dantzariak bi lerrotan antolatuta daude, buruzagia aurrean dutela. Doinua hastean buruzagiak zortzikoa dantzatuko du, dakizkien urratsekin konbinazioak eginez eta bere trebetasuna erakutsiz. Ondoren dei nagusia dantzatuko dute denek eta zortzikoa dantzatuko dute. Dei nagusia egin eta jokoa hasiko da. Lehenengo talde osoak egingo du jokoa; ondoren deia dantzatu eta erdiko laukoteak bakarrik egingo du jokoa. Segidan berriz geldikako deia denek eta talde osoak errepikatuko du azken jokoa.
  1. Buruzagiaren zortzikoa
  2. Dei nagusia geldikakoa
  3. Zortziko lau aldeetakoa
  4. Dei nagusia dantzatuta
  5. Jokoa talde osoak
  6. Dei nagusia geldikakoa
  7. Jokoa erdiko laukoteak
  8. Jokoa talde osoak

          Urratsak

Jokoaren esaldi bakoitzaren hasieran dantzariek jauzi txiki bat egin eta ezkerreko oina aurrera aterako dute. Ondoko lerroko lagunarekin hasita egingo duen jokoan tokitik mugitu gabe egongo da. Jokoaren bigarren zatian, bere lerro bereko dantzariarekin hasten duen horretan, lau urrats eman beharko ditu doinuaren erritmoan. Eskuinarekin hasita lau urrats horietan egin behar du toki-aldaketa eta laugarren urratsarekin harrapatu beharreko posizio berrian bukatu beharko du ezkerreko oina aurreratuta duela.


         Toki aldaketak


Bai zortziko lau aldeetakoan eta bai talde osoaren jokoa egitean, taldearen egitura aldatuz joango da. Dantzari taldea goitik ikusiko bagenu, hasieran dantzariak bi lerro bertikaletan daude eta bigarren posizioa edo kalea egiterakoan, lerroak horizontalki antolatuko dira; hirugarrenean berriz ere bertikalki eta laugarrenean, horizontalki.

Lau aldeetako zortzikoa egiteko dantzariek zortzikoko sentziloa izeneko urratsa egingo dute. Zortzikoko sentziloa eskuinarekin egiten dutenean, taldeak une horretan duen konfigurazioan aurrealdera begira dantzatuko dute dantzariek. Beste modu batean esanda, dagozkien toki aldaketak egin eta hartutako norabide berriaren aldera begira bukatuko dute urratsa. Toki aldaketak lerro arteko dantzariak elkarrekin gurutzatuz hasiko dira eta gurutzatze horiek beti norbere eskuinetik egingo dira. Zortzikoko sentziloa ezkerrarekin egiterakoan, dantzari bakoitza bere ondoko lerroan dagoen dantzariari begira jarriko da urratsaren lehen txingoarekin batera eta aurrez-aurre dantzatuko dute ezkerreko zortzikoko sentziloa.

Lau aldeetako zortzikoa egiterakoan, taldeak bere norabidea ere aldatuko du mugimendu bakoitzean. Ordulariaren aurkako zentzuan joango da biratzen taldearen norabide nagusia, eta ondorioz bigarren kalean ezkerrera begira geldituko da taldea; hirugarrenean, atzera eta laugarrenean, eskuinera. Lagungarri modura, taldea hasierako tokian dagoenean eskuineko lehenengo dantzaria (diagrametan 2 zenbakiarekin identifikatu duguna) izango da kale guztietan taldearen aurrealdean geratuko dena eta gainontzeko dantzarientzat erreferentzia izango dena: bera nora begira jarri, taldeak norabide huraxe hartu beharko du hurrengo kalean.




Talde osoaren jokoan ere kaleak berdinak izango dira, baina taldeak ez du kale bakoitzean aurrealdera begiratuko, zuzenean lerroak elkartu eta elkarri begira jarriko baitira. Laukotearen jokoan toki aldaketak ordulariaren aurkako norabidean egingo dira. Bai talde osoaren jokoan eta bai laukotearen jokoan toki-aldaketak lau urratsetan egin behar ditu dantzariak. Eskuinarekin hasiko ditu urratsak eta ezkerra aurreratuta utziz bukatu, dagokion tokian.


          Tresnak


Makilarekin bi mugimendu nagusi egingo ditu dantzariak. Kolpea emateko mugimendua eta kolpea jasotzeko mugimendua.

Kolpea emateko mugimendua: Bi eskuak makilari helduta izan behar ditu beti dantzariak. Makila bertikalki, gorputzaren ondoan, eskuineko aldean duela, eskuineko eskuarekin azpialdetik helduko dio makilari eta ezkerreko eskuarekin goikaldetik. Kolpea ematera doanean makila altxatu eta ezkerreko eskua goiko muturretik beheruntz irristatzen eramango du eskuineko eskuaren ondora ekarri arte. Bi eskuak makilari helduta bata bestearen ondoan daudela jeitsiko du indarrez goitik behera aurrean duen dantzariaren makila kolpatuz.

Kolpea jasotzeko mugimendua: eskuak makilaren mutur banatan eutsiz, besoak altxatu eta makila begien aurrean, lurrarekiko paralelo jarrita eutsi behar dio aurrekoak emango dion kolpeari.


Makila handien oinarrizko jokoak lau kolpe ditu. Toki bakoitzean bitan egiten da lau kolpeko joko hori: behin aurreko lerroko dantzariarekin hasita, eta beste behin lerro bereko dantzariarekin hasita. Lehen lau kolpeko jokoa tokian egingo da eta bigarren jokoa tokiz aldatzen ari den bitartean, kolpe bakoitzeko urrats bat emanez.




Tradizioz "jotzaileak" eta "hartzaileak" izenekin bereiztu izan dira dantzariak. Lehen kolpearen arabera egiten da bereizketa hori, lehen kolpea jo ala hartu egiten duten. Lehen kolpea taldearen aurrealdean eskuineko lerroan dagoen dantzariak emango du, eta horrekin batera, sigi-sagan dauden dantzariak. Beraz, diagrametan jarritako zenbakien arabera hauexek lirateke jotzaileak: 2, 3, 6, 7, 10 eta 11. Besteek kolpea jaso egingo dute. Bigarren kolpean erabat alderantziz egingo da: hartzaileek -1, 4, 5, 8, 9 eta 12 dantzariek alegia- emango dute kolpea makilarekin bere aurrean duten dantzariaren makilan.

Kol. Nork
Nori Kolpea Oinak
1 Jotzaileak Hartzaileak Lerro artekoa
Ezkerra aurrean geldi tokian
2 Hartzaileak Jotzaileak Lerro barrukoa
Ezkerra aurrean geldi tokian
3 Jotzaileak Hartzaileak Lerro artekoa Ezkerra aurrean geldi tokian
4 Hartzaileak Jotzaileak Lerro barrukoa Ezkerra aurrean geldi tokian

1 Jotzaileak Hartzaileak Lerro artekoa
Ezkerra aurrean geldi tokian
2 Hartzaileak Jotzaileak Lerro barrukoa
Ezkerra aurrean geldi tokian
3 Jotzaileak Hartzaileak Lerro artekoa Ezkerra aurrean geldi tokian
4 Hartzaileak Jotzaileak Lerro barrukoa Ezkerra aurrean geldi tokian

Ikus Makila handiena bideoa