Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Agurra (eta batzuetan aurreskua) izenarekin asko hedatu da erreberentzia dantzatzeko doinu bat, soka-dantzan andreen deirako doinu bezala ere asko erabili dena. Hala ere, Jose Inazio Ansorenaren iritziz, asko dira agurra dantzatzeko ondo egokitzen diren kontrapasak. Dantzari ongi egokitzeko zortziko konpaseko bi esaldiko doinuak izatea komeni da, eta Ansorenak danbolintero bakoitzak bere jotzeko erarara ongien egokitzen diren doinuak aukera ditzala gomendatzen du.
 
Entzun Erreberentzia - Agurra

Agurra dantzatzeko musikaren erritmoa 4/4 da, eta zortzi konpaseko bi doinu ditu, A eta B. Doinu horietako bakoitza birritan jotzen da, eta beraz, honako egitura izango du agurrak:

DOINUA PUNTUAK
A 8
A 8
B 8
B 8
GUZTIRA 32