Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Agurra edo erreberentzia brokel-dantzan dantzatuz gero, dantzariak bi lerrotan izango dira, buruzagia aurrean dutela. Azalpen orokorrean esan bezala, agurra edo erreberentzia dantzatzerakoan, kontuan izan behar da brokel-dantzan dantzatuko den edo soka-dantzan emakumeari dantzatuko zaion. Bigarrenean ez zaio omenduari bizkarrik eman behar, eta beraz, urratsak horren arabera moldatu beharko ditu dantzariak.

Agurra dantzatzeko urrats segida bat asko hedatu da, baina zortziko eta doinu zaharren logika berarekin, agurra dantzatzeko urratsen hautaketan dantzariak askatasunez joka dezake. Iztuetak berak soka-dantzan emakumeari dantzatu beharreko aldaira edo mudantzak aipatzen dituenean, honela dio:
"...zeñak [aurreskulariak] bidera irtenik dantzatuko dituen beraren aurkez aurke, iru edo lau aldaira, dakizkien ederrenak; baña jira osoko kabriolarik egiten ez duela, zergatik txit itxuski dan andreen aurrean dantzariak berai atze aldea ematea".

Brokel-dantzan egiteko eta bizkarrik eman gabe soka-dantzan egiteko gehien hedatu diren agurraren urratsen osaketak azalduko ditugu. Iñaki Arregi eta Juan Antonio Urbeltzek Jira galdua aldizkarian Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa izeneko lanean jasotako egitura aurkezten dugu:

DOINUA Brokel-dantzako agurra Soka-dantzako agurra
URRATSAK PUNTUAK URRATSAK PUNTUAK
A

Zorrotzak 4
Erreberentziaren deia 2 Erreberentziaren deia 2
A Sentziloa eskuinarekin 4 Sentziloa eskuinarekin 4
Sentziloa ezkerrarekin 2 Sentziloa ezkerrarekin 2
B Lauarin 1 Lauarin 1
Lasterka eskuinera 1 Lasterka eskuinera 1
Lasterka ezkerrera 1 Lasterka ezkerrera 1
Lasterka jirakoa esk. 1 Lasterka jirakoa esk. 1
Lasterka jirakoa ezk. 1 Lasterka jirakoa ezk. 1
Erreberentziaren deia 2 Erreberentziaren deia 2
B Lasterka eskuinera 1 Lasterka eskuinera 1
Bi muriska 1 Bi muriska 1
Lasterka ezkerrera 1 Lasterka ezkerrera 1
Bi muriska 1 Bi muriska 1
Muriska jirakoa esk. 1 Hiru muriska 1
Muriska jirakoa ezk. 1 Bi muriska 1
Erreberentziaren deia 2 Erreberentziaren deia 2

Erreberentzian erabiltzen diren urratsak hauek dira :

Ikus Erreberentziaren deia
Ikus Sentziloa
Ikus Lauarina
Ikus Lasterka
Ikus Lasterka jirakoa
Ikus Lasterka jirakoa goitik
Ikus Errespetuzko lasterka
Ikus Muriskak
Ikus Muriska jirakoa