|
|
|
 |
Brokel-dantza sorta osoa eskainiz gero, badirudi hauxe dela dantzatu ohi den lehen dantza. "Boastitcea edo paseoa" izendatzen du Juan Inazio Iztuetak. Erreberentziarekin batera, ikusleak agurtzeko dantzaren itxura du. Izan ere, dantzariak bi lerrotan antolatua daudela eta buruzagia aurrean dutela, dantza sorta eskainiko duten plazan joan-etorriko ibilaldia egiten dute dantza honetan, aurretik atzera joanez lehenengo eta atzetik aurrera etorriz ondoren. Buruzagiak buruzagi-makila du eskuan eta gainontzeko dantzari guztiak esku hutsik aritzen dira. XX. mendean dantza hau emakumeek ere dantzatu izan dute maiz eta horrelakoetan zapi zuri bana erabiltzen dute eskuetan.
|
|
 |
|
|
|
 |