Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Buruzagiak buruzagi-makila darabil eskuan. Gainontzeko dantzariek esku hutsik jarduten dute. XX. mendearen bigarren erdian nesken dantza taldeek egin izan dute maiz boastitzea. Horrelakoetan, dantzariek zapi zuri bat erabili dituzte esku bakoitzean.


         Buruzagi-makila

Buruzagiak eskuan daraman makila berezia buruzagi-makila da.
"Nota. Al dar principio á cada una de estas partes puesto á la cabeza de la comparsa con un bastón semejante al del Tambor mayor bailará 1.º el director de la comparsa D. José Antonio Olano."
Horrela dio 1858an Bilbon eskainitako brokel-dantzarien emanaldirako prestatu zen eskuko programan. Beraz, danborradan danbor nagusiak erabili ohi duen makilaren antzekoa da brokel-dantzako buruzagiak erabiltzen duen buruzagi-makila. Kolore zuriz eta gorriz apaindutako makila da, oinean egurrezko bola bat duena, eta puntan koloretako zintak zintzilikatuta dituena. Gaur egun erabiltzen direnak 45 zm inguru dituzte, baina handiagoak ere erabili izan dira. Beasainen, Loinazeko ezpata-dantzarien buruzagiak antzeko makila erabiltzen du, eta bertan Bolea deitzen diote. Brokel-dantzan gertatu bezala, azken urteotan Beasainen ere buruzagi-makila txikiagoa erabiltzen da.


Aginte-makilaren funtzioa betetzen du buruzagi-makilak. Buruzagia nor den identifikatzeko balio du, eta zenbait unetan dantzarien jarduna zuzentzeko erabiltzen da. Adibidez, buruzagiak bere bakarkako saioa bukatu eta taldearena hasiko dela ohartaraziz, txistulariek deia jotzerakoan buruzagi-makila altxatu egin ohi du.


         Zapiak

Dantzariak gizonezkoak direnean ez dute inolako tresnarik erabiliko (buruzagiaren aginte-makila salbu), baina dantzariak neskak direnean, zapi zuriak erabili ohi dituzte. Esku bakoitzean zapi zuri bat dute dantzariek. Txingo luzeko paseoa egiterakoan altxatutako hankarekin batera alde horretako eskuarekin zapia altxatu eta atzetik aurrera ekarriko da, eta berriz ere aurretik atzera ekarriko da zapia goialdean astinduz.