Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Dantzariak bi lerrotan daude, buruzagia aurrean dutela. Deia dantzatu eta txingo luzeko paseoa izeneko urratsa egiten hasiko dira. Buruzagia eta ezkerreko lerroak eskuineruntz egingo du lehengo txingoko luzeko paseoa. Eskuineko lerroak ezkerreruntz hasiko du urratsa.

Buruzagiak urrats hori dantzatuz atzerantz joko du bi lerroen artetik. Lehen lerroko dantzariak aurrean gurutzatu egingo dira eta taldearen kanpoko aldetik joango dira atzerantz. Bigarren lerroko dantzariak lehen lerrora etorriko dira eta bertara iristean, hauek ere elkar gurutzatu eta aurreko dantzarien bidea segituko dute. Dantzari guztiek egingo dute mugimendu bera taldea erabat atzera begira antolatuta egon arte. Horrela daudenean, deia dantzatuko dute eta mugimendu bera errepikatuko dute berriz, oraingoan atzekoz aurrera, harik eta talde osoa hasierako posiziora itzuli arte.
 
Ikus bideoa (neskak)
Ikus bideoa (mutilak)

          Urratsak
Ikus Deia
Ikus Txingo luzeko paseoa

         Toki aldaketak

Bullet1 Txingo luzeko paseoa eginez mugitzen dira dantzariak. Aurrealdean eta atzealdean, dantzariak elkarrekin gurutzatzen direnean, txingo luzeko paseoa bi aldiz norabide berean egin behar dute. Horrela taldearen kanpoaldera iritsiko dira eta beste aldera begira jarraituko dute dantzan. Dantzariak norbere eskuinetik gurutzatuko dira elkarrekin.

         Tresnak

Zapiak

Bullet1 Dantzariak gizonezkoak direnean ez dute inolako tresnarik erabiliko (buruzagiaren aginte-makila salbu), baina dantzariak neskak direnean, zapi zuriak erabili ohi dituzte. Esku bakoitzean zapi zuri bat dute dantzariek. Txingo luzeko paseoa egiterakoan altxatutako hankarekin batera alde horretako eskuarekin zapia altxatu eta atzetik aurrera ekarriko da, eta berriz ere aurretik atzera ekarriko da zapia goialdean astinduz.