|
|
|
 |
Uztai txikiena egiteko erabiltzen diren doinuak nahiko ezagunak omen dira han eta hemen. Adibidez, Juan Antonio Urbeltzek dio zortzikoa Europako hainbat eskualdetako folklorean ezaguna dela. Bestalde, jokoari buruz, Jose Inazio Ansorenak hauxe dio: "Galizia eta Asturiasen gaita doinu gisara oso ezaguna izatez gainera, danbolintero zahar baten paperetan ikusia dut nik La Gallegada izenpuruaz. Beste aldetik doinu horren oso antzekoa da Iphigenia Auliden, Gluck musikagile barrokoaren operan, aurreneko ekitaldian, agertzen dena". |
|
 |
|
|
|
 |