Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

         Dantzaren azalpena

Dantzariak bi lerrotan antolatuta daude, buruzagia aurrean dutela. Doinua hastean, buruzagiak zortzikoa dantzatuko du, dakizkien urratsekin konbinazioak eginez eta bere trebetasuna erakutsiz. Ondoren dei nagusia dantzatuko dute denek eta zortzikoa dantzatuko dute. Dei nagusia egin eta jokoa hasiko da. Lehenengo talde osoak egingo du jokoa, deia dantzatu eta erdiko laukoteak bakarrik egingo du jokoa, eta segidan berriz ere talde osoak errepikatuko du azken jokoa.
  1. Buruzagiaren zortzikoa
  2. Dei nagusia geldikakoa
  3. Zortzikoa
  4. Dei nagusia dantzatuta
  5. Jokoa talde osoak
  6. Dei nagusia geldikakoa
  7. Jokoa erdiko laukoteak
  8. Jokoa talde osoak

         Urratsak

Jokoaren esaldi bakoitzaren hasieran dantzariek jauzi txiki bat egin eta ezkerreko oina aurrera aterako dute. Ondoko lerroko lagunarekin hasita egingo duen jokoan tokitik mugitu gabe egongo da. Jokoaren bigarren zatian, bere lerro bereko dantzariarekin hasten duen horretan, lau urrats eman beharko ditu doinuaren erritmoan. Eskuinarekin hasita lau urrats horietan egin behar du toki-aldaketa eta laugarren urratsarekin harrapatu beharreko posizio berrian bukatuko du ezkerreko oina aurreratuta duela.

         Toki aldaketak

Zortzikoa egiteko dantzariek zortzikoko sentziloa izeneko urratsa egingo dute. Urrats hori eginez toki-aldaketak egingo dituzte, baina zortziko honetan toki-aldaketa guztiak dantzari bakoitzak bere lerroan bertan egingo ditu. Dantzariek elkarrekin tokiak aldatuz lerroan aurrera eta atzera egingo dute zortzikoko sentziloa eginez.




Talde osoaren jokoan toki-aldaketak brokel-makilenan eta makila handienean egiten diren berberak izango dira. Laukotearen jokoan toki aldaketak ordulariaren aurkako norabidean egingo dira. Bai talde osoaren jokoan eta bai laukotearen jokoan toki-aldaketak lau urratsetan egin behar ditu dantzariak. Eskuinarekin hasiko ditu urratsak eta ezkerra aurreratuta utziz bukatu dagokion tokian.


         Tresnak

Uztai txikiekin bi mugimendu nagusi egingo ditu dantzariak. Kolpea emateko mugimendua eta kolpea jasotzeko mugimendua. Kolpea emateko, uztai txikia altxatu eta arkuaren goiko zatiarekin kolpatuko du aurreko dantzariaren uztaia. Hartzea tokatzen zaionean, horretarako prestatu behar du uztaia, eta hori bi modutan egingo du. Zortzi kolpeko esaldi bakoitzaren lehen eta azken kolpea denean, aurrean gerriaren alturan luzatuko du uztaia pareko dantzariak jo diezaion. Beste kolpeetan buru gainetik pasa eta sorbalden alturan jarriko du uztaia, erabat etzana eta eskuinera edo ezkerrera egokituta aldamenetik arkua kolpatu ahal izateko.



Uztai txikien oinarrizko jokoak lau kolpe ditu. Toki bakoitzean birritan egiten da lau kolpeko joko hori, behin aurreko lerroko dantzariarekin hasita, eta beste behin lerro bereko dantzariarekin hasita. Lehen lau kolpeko jokoa tokian egingo da eta bigarren jokoa tokiz aldatzen, kolpe bakoitzeko urrats bat emanez.


Tradizioz "jotzaileak" eta "hartzaileak" izenekin bereiztu izan dira dantzariak. Lehen kolpearen arabera egiten da bereizketa hori, lehen kolpea jo ala hartu egiten duten. Lehen kolpea taldearen aurrealdean eskuineko lerroan dagoen dantzariak emango du, eta horrekin batera sigi-sagan dauden dantzariek. Beraz, diagrametan jarritako zenbakien arabera hauexek lirateke jotzaileak: 2, 3, 6, 7, 10 eta 11. Besteek kolpea jaso egingo dute. Bigarren kolpean erabat alderantziz egingo da: hartzaileek -1, 4, 5, 8, 9 eta 12 dantzariek alegia- emango dute kolpea uztaiarekin bere aurrean duten dantzariaren arkuan.

Kol. Nork
Nori Kolpea Oinak
1 Jotzaileak Hartzaileak Lerro artekoa
Ezkerra aurrean geldi tokian
2 Hartzaileak Jotzaileak Lerro barrukoa
Ezkerra aurrean geldi tokian
3 Jotzaileak Hartzaileak Lerro artekoa Ezkerra aurrean geldi tokian
4 Hartzaileak Jotzaileak Lerro barrukoa Ezkerra aurrean geldi tokian

1 Jotzaileak Hartzaileak Lerro barrukoa Eskuinarekin urratsa
2 Hartzaileak Jotzaileak Lerro artekoa Ezkerrarekin urratsa
3 Jotzaileak Hartzaileak Lerro barrukoa Eskuinarekin urratsa
4 Hartzaileak Jotzaileak Lerro artekoa Ezkerrarekin urratsa

Ikus Uztai txikiena bideoa