Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Angel Muruak arkuekin Gipuzkoan egindako dantzen aipamen zaharrak aurkitu ditu. Seguran 1648ko San Juan egunean erabilitako uztaien berri izan du, baita Seguran bertan 1704an erregearen urtebetetzea ospatzeko antolatu ziren jairako dantzariek erabilitako arkuen berri ere.

Esan bezala, Iztuetak ez ditu uztai-dantzak aipatzen bere liburuan, baina berak liburua idazten duenerako, zerrenda hori luzeagoa dela aitortzen du. Alegia, brokel-dantzaren sortan beste dantza batzuk gehitu direla: "Nere gazte denboran bedaratzi aldaira edo mudantza obek egin oi ziran dantza mota onetan. Baña orain, nola Gipuzkoako zaldun gazte, argi, askok, ikasi dituzten azitetxe edo seminarioetan, kontra dantza ta beste aldaira gisa anitz, obek sartu dituzte brokel dantzan guziz egokitasun andian, eta txit txukinkiro.


Iztuetak ez du dantza berri horiek zeintzuk diren esaten, baina aurrerantzean brokel-dantzaren inguruko aipamenetan arruntak bihurtuko diren beste bi dantzak uztaiekin egindakoak dira: uztai handiena eta uztai txikiena.

1819an Sajoniako Amalia erreginari Irunen eskainitako harreran, dotoretutako uztaiekin eskaini zitzaion dantzaren aipamena bildu du Juan Antonio Urbeltzek. Honela dio aipamen horrek:

"...Para realzar la función en Irún a la llegada de la Reyna dispuso la Diputación: que una compañia graciosa de bayle compuesta de 40 niños y niñas de Pasages vestidos con elegancia en trage Asiatico con la compañia de música se trasladase a este punto, seguro de que la hermosa variedad de figuras, y la destreza de su ejecución agradaría a S. M., y también a las dos comitivas, igualmente a que a todo el público (...) Los niños y niñas de Pasages con su música bajo la dirección de don Salvador de Urigoitia, que por disposición de la Provincia habia acudido (...) enseguida la de Paságes [música] empezó sus sonatas en el tablado. Entonces se principió el bayle formando figuras con arcos adornados con alegancia [sic], y otros tan ingeniosos, que gustó mucho a la Reyna este inocente y gracioso obsequio. S. M. se mantuvo cerca de una hora en el balcón de la misma sala consistorial, mirando con agrado este bayle..."
Deskribapen hori kontuan hartuta, Juan Antonio Urbeltzek uste du dantzariek ordubetez jardun bazuten, hamabi dantza inguru egingo zituztela. Urbeltzen iritziz, Iztuetak bazuen Urigoitiak gidatutako dantza talde horren berri, eta ondotxo ezagutzen zituen arku-dantzak. Baina Iztuetaren liburuan ez dago Pasaiako dantza taldearen inongo aipamenik, ezta arku-dantzen aipamenik ere. Hutsune horren arrazoia Iztuetak foruak defendatzeko hartzen dituen lanetan eta talde horren gidarien aurkako jarrera politikoan egon daitekeela proposatu dut Urbeltzek.

Beranduagoko bi testutan uztai txikien dantzen aipamenak daudela pentsa daiteke. 1858ko bi agirik ematen dute horretarako bidea: batetik, Jose Antonio Olanok prestatutako dantzarien taldeak 1858an Bilbon eskainitako brokel-dantza saioaren aurkezpen-orrian seigarren dantza hauxe da: "6. Baile de Ballestas haciendo varias evoluciones de antiguas batallas.". Bestetik, 1858an bertan Jose Antonio Azpiazuk idatzitako brokel-dantzaren deskribapena, hori ere gerra ikuspegitik idatzitakoa:
"Los arcos. Este zorcico, aun más rápido y violento que el anterior, con el cambio de palitos por el arco y flechas, significa el principio del choque".

Beraz, azken aipamen honek pentsaraz dezake arku eta geziak irudikatzen dituen dantza, arku-dantza dela. Dena den, erraza da Iztuetak bere liburua idatzi zuen garaian arku-dantzak ezagunak izatea, eta beraz, arrazoi bereziren baten ondorioz ez zirela agertu Iztuetaren liburuan. Olanoren ondorengoek, Pujanatarrek, normaltasunez irakatsi ziztuzten uztai-dantzak brokel-dantzaren baitan.