Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Bullet1 XVIII. mendean dantzarako erabili izan ziren jantziei buruzko ikuspegi bat eskain dezake José María Gandáseguik idatzitako testu batek. Bertan 1732an Donostian ospatutako gremioen jaiak deskribatzen ditu. Arotzen gremioak ezpata-dantza egin zuela dio, eta apaindutako kapelak jantzi zituztela. Trokeo-dantza egin zuten jostunen gremioko 16 dantzariak eta kapitaina berdin jantzita zeudela dio. Eskuineko sorbaldatik ezkerreko galtzarbera zetazko bandak zituzten jantzita. Praka motzak, belaunetaraino, eta "gona motza", balentziar erara. Lau sarjentu zeuden beraiekin, dantzarien taldearen lau muturretan, eta horiek berdin jantzita zeuden, ante finez egindako "coleto" izeneko txaleko modukoak, kolore biziko zetazko bandak, eta kapelak lumekin apainduta zituztela. Praken gainean gona motz bat eramatea ez da harrigarria gertatu behar. Jantzi mota hori oso ohikoa da Europako folkloreko hainbat eskualdetan, eta Gipuzkoan bertan Oñatiko Korpus dantzetan erabiltzen da oraindik praken gainean gona motz bat.

Bullet1 Manuel Larramendik XVIII. mendeko ezpata-dantzarien arropak honela deskribatu zituen: "bien vestidos, con buena calza, medias y zapatos, y lo demás en camisola muy blanca y gorros blancos en la cabeza". Beraz, praka motzak, galtzerdiak, zapatak, alkandora zuria eta kapela zuria.

Bullet1 Juan Inazio Iztuetak ere bere garaiko ezpata-dantzariek janzten zituzten arropen deskribapena egin zuen bere liburuan (1824) eta honela dio:
"Gipuzkoako ezpata dantzari ondrosoen soñekoak, ain egokiak eta txukunak oi ziraden, non, berakin apaindurik dantzara irtetean, irudin oi zuten airean zebilzala egaztien gisa. Guziak apaindu oi ziraden berdinkiro janzi garbi erritarkideakin, modu onetan:
Alkandora kuntza ederreko, beso ugariak.
Galtzerdi arizko zuriak lokarri nabarrakin, aztal ederrak agirian zituztela.
Zapata txuri, ariñak.
Zaraula beltz, belaunetarañoko motzak.
Gerriko gorriak.
Eta mokones edo pañuelo zuri, ertz gorriak, buruetan txit egoki antolaturik."
Bullet1 Beraz, alkandora zuria, galtzerdi zuriak eta horiei eusteko lokarri edo liga nabarrak, zapata zuri eta arinak, praka beltzak motzak (belaunetarainokoak), gerriko gorria, eta buruan ertz gorria duten zapi zuriak.

Bullet1 Maria Elena Arizmendik dio XVIII. mende arte kapela zuriak erabili zirela dantzarako. Buruko zapiari buruz, Arizmendiren esanetan, zapia kapelaren azpian erabili ohi zen, baina Iztuetari kapela garesti irudituko zitzaiola eta, ilea lotuta izateko buruko zapiarekin uniformatu zituen dantzariak. Txapela karlistadekin batera nabarmen hedatu zen, baina lehendik ere erabiliko zela dio Arizmendik, eta karlistaden bultzadaren  ondoren, Iztuetak berak, 1845ean hil aurretik, dantzariak txapelarekin ikusi izango zituela.

          Proposatutako jantzia
Bullet1 Proposamen honetan jantzi hauek erabili ditugu:

Ezpata-dantzariak:
  • Buruko zapi zuria ertz gorriarekin
  • Alkandora zuria
  • Txaleko gorria
  • Gerriko gorria
  • Praka zuri motzak belaun azpiraino
  • Galtzerdi zuriak
  • Galtzerdiak lotzeko liga gorriak
  • Abarketa zuriak zinta gorriekin

Azkendariak:
  • Buruzko zapi zuria ertz gorriarekin
  • Alkandora zuria
  • Banda gorria bularrean gurutzatuta
  • Gerriko gorria
  • Praka zuri motzak belaun azpiraino
  • Gona motz zuriak
  • Galtzerdi zuriak
  • Galtzerdiak lotzeko liga gorriak
  • Abarketa zuriak zinta gorriekin