
Ezpata-dantza dantza konplexua da, hainbat zati dituena, eta horietako batzuen doinua finkatuta iritsi da gaurdaino, baina beste zati batzuetarako hainbat musika erabili dira. Manuel de Larramendik berak honela dio :
"Todos van danzando al compás del son que se les toca, y es determinado para esa danza, aunque también se les tocan algunos otros." 
Iztuetak hainbat ohar egiten ditu ezpata-dantzaren musika jotzeari buruz. Ezpata-dantzariak udaletxetik irten eta kaleetan dabiltzanerako
"zortziko txit ezagun bat" jotzen dela dio eta zortziko horretan danbolinaren erritmoa gizon-dantzaren hasierako doinuaren bezalakoa dela. Baina ez du zortziko horri buruzko informazio gehiago eskaintzen. Ondoren, ezpata-dantzaren doinua jotzen dela dio, azkendariek ezpata txikiekin dantzatzen duten zatia, alegia.

Ezpata-dantza honetarako iriarena, zezen-soinua, Berako alkate-soinua eta ezpata-dantza doinuak erabili dira.