Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Bullet1 Ezpata luzeak eta ezpata-txikiak erabiltzen dira ezpata-dantza egiteko.

         Ezpata luzeak

Bullet1 Ezpata-dantzari bakoitzak ezpata luze bat darama. Ezpata hauek mandoble erakoak edo bi eskuekin hartzeko ezpatak dira, hau da, ohiko ezpatak baino luzeagoak. Ezpata-dantza honetan erabilitakoek 130 zm inguruko luzera dute. Larramendik eta Iztuetak diotenez, garai batean Gipuzkoan, herritarrek etxean izaten zuten horrelako ezpata luze bat, ospakizun handiko egunetan atera eta ezpata-dantza egiteko erabiltzen zutena. Hala ere, Iztuetak bere liburua idatzi zuen garaian (1824an argitaratu zen) ezpata luzeak Gipuzkoako hiru herritan bakarrik gordetzen zituztela dio: Andoain, Zaldibia eta Idiazabal.


         Ezpata txikiak

Bullet1 Azkendariek bina ezpata txiki daramatzate. Erraz erabiltzeko moduak izan daitezela dio Iztuetak, eta ezpatak eskuan hartzeko bi zapi txuri erabiltzen direla.