|
|
|
 |
 |
Buruzagiak
makila berezi bat darabil eskuan brokel-dantza osatzen duten dantza
guztietan. Gainontzeko dantzariek tresnak erabiliko dituzte sorta
osatzen duten bederatzi dantzetatik seitan. Hain zuzen ere, erabilitako
tresnatik hartzen du izena dantza horietako bakoitzak. Bi makila txiki
erabiltzen dituztenean, makila txikiena dantzatuko dute; brokel bat eta
makila erabiltzen dituztenean, brokel-makilena; makila handiak
erabiltzen dira makila handiena dantzatzeko; zintak zintzilik dituen
makila handia zinta-dantza egiteko; eta uztai txikiak eta uztai
handiak, uztai txikiena eta uztai handiena egiteko.
Buruzagiak eskuan daraman makila berezia buruzagi-makila da.
"Nota. Al dar principio á cada
una de estas partes puesto á la cabeza de la comparsa con un bastón
semejante al del Tambor mayor bailará 1.º el director de la comparsa D.
José Antonio Olano."
Horrela
dio 1858an Bilbon eskainitako brokel-dantzarien emanaldirako prestatu
zen eskuko programan. Beraz, danborradan danbor nagusiak erabili ohi
duen makilaren antzekoa da brokel-dantzako buruzagiak erabiltzen duen
buruzagi-makila. Kolore zuriz eta gorriz apaindutako makila da, oinean
egurrezko bola bat duena, eta puntan koloretako zintak zintzilikatuta
dituena. Gaur egun erabiltzen direnak 45 zm inguru dituzte, baina
handiagoak ere erabili izan dira. Beasainen, Loinazeko
ezpata-dantzarien buruzagiak antzeko makila erabiltzen du, eta bertan Bolea deitzen diote. Brokel-dantzan gertatu bezala, azken urteotan Beasainen ere buruzagi-makila txikiagoa erabiltzen da.
Aginte-makilaren
funtzioa betetzen du buruzagi-makilak. Buruzagia nor den
identifikatzeko balio du, eta zenbait unetan dantzarien jarduna
zuzentzeko erabiltzen da. Adibidez, buruzagiak bere bakarkako saioa
bukatu eta taldearena hasiko dela ohartaraziz, txistulariek deia
jotzerakoan buruzagi-makila altxatu egin ohi du.
Makila
txikiak 35-50 zm bitarteko luzerako egurrezko makilak izan ohi dira.
Proposamen honetarako erabili ditugunak 48 zm dituzte. Dantzariek bina
makila erabiliko dituzte, esku bakoitzean bat. Gorputza tente dagoela,
ukalondoak gorputzetik zentimetro batzuk aldendu, eta ukalondotik
eskumuturrerainoko besaurreak lurrarekin paralelo eta gorputzarekin 90º
eginez jarriko ditugu.
Egurrezko
makilak metro bat inguru izan ohi dute luzeran eta 3-4 zm diametroan.
Garai batean makilak bi koloretan (zuria eta gorria gehienetan)
margotuta erabili izan zituzten dantzariek, baina gaur egun margorik
gabe erabili ohi dira.
Makila
eskuineko aldean hartzen du dantzariak, eskuineko eskuarekin makila
azpitik helduta, eta ezkerreko eskuarekin makilaren goiko muturrari
helduz.
Brokelak eta makilak (edo ezpata txikiak) |
Brokela
ezkutu txiki bat da, dantzariak ezkerreko eskuan daramana. Jose Lorenzo
Pujanak txapazko brokelak eta ezpata txikiekin erakutsi ohi zuen dantza
hau. Horrelaxe egiten dute gaur egun ere zenbait taldek. Beste zenbait
taldetan txapazko brokela, baina egurrezko makila txikia erabili ohi
dira. Azkenik, badira dena egurrezkoa, egurrezko brokela eta egurrezko
makila txikia, erabiltzen dituztenak ere.
Zumezko uztaiak dira, arinak, erraz erabiltzekoak eta elkarren aurka jota, azkarregi ez apurtzeko bezain gogorrak.
Loreekin
edo koloretako apaingarriekin dotoretutako uztaiak dira, eta mutur
bakoitzean metro eta erdiko makilekin luzatutakoak. Makilak ere kolore
zuri-gorriekin apainduta ageri dira maiz. Makilaren oinetan punta
zorrotzeko iltza izan ohi dute uztaiek, akuiluaren modura, uztaiak
lurrean indarrez sartu eta tente eusteko modukoak.
Bi
metrotik hasi eta lau-bost metro bitarteko luzera izan dezake makilak.
Makilaren goiko muturretik koloretako zintak zintzilikatzen dira,
dantzari adina zinta. Gipuzkoako zinta-dantzarako 12 zinta erabili ohi
dira. Sarritan, zinta makilaren gainean kutxa txiki bat jarri ohi da,
barruan uso batzuk dituela. Zinta-dantza bukatzean kutxa ireki eta
barruan dauden usoak askatuta hegaz ateratzen dira.
|
|
 |
 |
|
|
|
 |