
Buruzagiak lantza moduko bat darama eskuan, dantzariek aitzur bana, eta dantzari laukote bakoitzeko bosgarren batek airez puztutako zahagia.

Honela deskribatzen du Iztuetak:
"Buruzari onek bear du eskuan eraman pordoi luze bat, puntan burdin zorrotz batekin" 
Gaur egun lantza moduko bat erabiltzen da. Egurrezko makila bat da, burdinezko punta bat duena muturrean eta koloretako zintekin apaindutakoa.

Lurra lantzeko erabiltzen diren aitzurren modukoak dira, estuak eta arinak, dantzan erraz erabili ahal izateko.

Ardoa gordetzeko prestatutako zahagiak dira, baina airez puztuta.