
Juan Inazio Iztuetak 1826an argitaratutako doinuen liburuan jaso zuen jorrai-dantzaren musika. Hala ere, Jose Inazio Ansorenak dioenez, Azkuek ehun urte beranduago Mutrikun jasotako doinuak Iztuetak jasotakoarekin parekotasunak ditu, eta bietan tradizioz iritsitako bertsioan galdu egin diren esaldi musikal batzuk dituzte.