
Santiago egunean, uztailaren 25ean, Elgetako Azurtza edo Goimendi auzoan erromeria egiten da eta bertan soka-dantza egiten da. Aurreskua eta atzeskua Eibarko Kezka Dantza taldeko dantzariak izan ohi dira eta soka auzoko gizonen artean osatzen da. Egiten den soka-dantza Eibarraldeko soka-dantza da, Gipuzkoa eta Bizkaiko dantza moduak jasotzen dituena.