San Joan egunean, eguerdian, berritzen da Andoainen dantza eta jokoa biltzen dituen tradizio hau. Hainbat zati ditu ospakizunak, dantzak eta jokoak tartean: paseoa, aitarena, axeri-dantza, orratzarena, illetiana, perre jartzea eta dorrea. Bukaeran soka-dantza bat dantzatu ohi dute. Jokoa zenbait unetan bortitza gertatzen da. Ez dago dantzari kopuru zehatzik. Adunako dantza maisuekin ikasitakoa da Andoainen egiten den Axeri-dantza eta beraz, Adunakoarekin antzekotasun handiak ditu. Ekainaren 23an, San Joan bezperan, soka-dantza egin ohi da Andoainen. Arratsaldeko 20.00etan Goikoplazan izaten da eta alkateak ateratzen du udal-batzak osatutako soka plazara. San Joan egunean ere, Axeri-dantzaren ondoren egin ohi da soka-dantza. Axeri-dantza | DONOSTIA, Jose Antonio de | in Dantzariak, 5, EDB, San Sebastian, 1974 | | Adunako Azeri-dantza eta oilasko-jokua | DUEÑAS, Emilio Xabier | in Dantzariak, 29, EDB, Bilbo, 1985 | | Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el PaĆs Vasco | FERNANDEZ DE LARRINOA, Kepa | Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003 | | |