Santa Gurutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza egiten da Legazpian. XVII. mendetik gaurdaino ezpata-dantza egin dela erakusten duten agiriak daude. Oktabario dantza izenarekin ere ezagutzen da, XIX. mendearen tarte batean Gorpuzti egunaren zortziurrenean egin izan zelako. Meza nagusiaren ondoren egiten da ezpata-dantza. Bina ezpata txiki daramatzaten hiru dantzarik, buruzagi edo gidoi batek eta ezpara-luze bana daramaten 9-11 ezpata-dantzarik osatzen dute taldea. Gipuzkoako dantzaren ohiko mugimenduez gain, parrila edo arrosa izenekoa egiten da, eta haren gainean altxatzen dute buruzagia. Kapela-dantza izeneko soka-dantza maiatzaren 4an egiten da Legazpian, Santa Gurutz jaietan. Sustraiak taldea arduratzen da ohiko soka-dantza hau egiteaz eta bere bereizgarria dantzariek garai bateko olagizonek erabiltzen zuten antzeko kapela handi bat janzten dutela da. Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el PaĆs Vasco | FERNANDEZ DE LARRINOA, Kepa | Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003 | | Fiestas y danzas en Legazpia | MURUA, Angel | Dantzariak, 32, EDB, Bilbo, 1986, 18-47. orr. | | Ezpata Dantza de Legazpia | MURUA, Angel | Dantzariak, 39, EDB, Bilbo, 1987, 41-48. orr. | | Dantzak. Notas sobre las danzas tracionales de los Vascos | URBELTZ NAVARRO, Juan Antonio | Caja Laboral Popular, Bilbo, 1978 | |
|