Inauterietako dantza da, Oriako sorgin-dantzarekin antz handia duena. Inauterietako igandean egin ohi dute Aretxabaletako kintoek, aurpegia belztuta dutela eta alkondara handi bat soinean. 18 urte inguruko gazteek dantzatzen dute herriko kaleetan, inauteritako igande eguerdian. Dantzari kopurua ez da finkoa, hamabi eta hogei lagun bitartean elkartu ohi dira, baina beti zenbaki bikoitia, binaka egiteko dantza baita. Santa Agedan hasi eta inauterietako igandea bitartean, igandero egiten dute kintoen aurreskua Aretxabaletan. Izenak esan bezala, kintoek dantzatzen dute, hau da soldaduzkara joateko adinean dauden gazteek. Gaur egun gazteek ez dute beharrezkoa instrukzio militarra burutzea, baina 18 urteren bueltan dabiltzan gazteek jasotzen dute kinto izendapena eta haiek arduratzen dira soka-dantza egiteaz. Puska biltzea egiten dute auzo eta baserrietan, eta herriko plazan soka-dantza egin ondoren, afaria egiten dute bildutako jaki eta edariekin. Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el PaĆs Vasco | FERNANDEZ DE LARRINOA, Kepa | Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003 | |
|