
Uztailaren 25ean, Santiago egunean, soka-dantza egiten dute Billabonan. Arratsaldeko 18.00etan Oinkari dantza taldeko dantzariak eta dantzari ohiak elkartzen dira eta denen artean osatzen dute aurreskua dantzatzeko soka.

Billabonako Amasa auzoan San Martinak ospatzen dira azaroan. Jaietako Gazteen egunean egin ohi dute soka-dantza, arratsaldeko 16.30etan.