abaltzisketa
  aduna
  amezketa
  andoain
  antzuola
  arama
  aretxabaleta
  arrasate
  azpeitia
  beasain
  bergara
  berastegi
  billabona
  deba
  donostia
  eibar
  elgeta
  elgoibar
  errenteria
  getaria
  hernani
  ibarra
  irura
  lasarte-oria
  lazkao
  legazpia
  legorreta
  lizartza
  oiartzun
  olaberria
  onati
  ordizia
  tolosa
  usurbil
  zegama
  zarautz
  zumarraga

         Lizartzako inauteri dantzak

Bullet1 Inauterietako larunbat eta igandean dantzatzen dira; goizean puska biltzea egiten da baserriz-baserri eta eguerdian herriko plazan dantzatzen dira inauteri dantzak. Zortziko taldeetan jarduten dute, baina zortziko bi edo hiru talde prestatzen dituzte. Dantzariekin batera, kapitaina, sarjentua eta puskak jasotzen dituzten bi espentzierok parte hartzen dute inauteri ohitura honetan.

Bullet1 Hamar dantzak osatzen dute zikloa: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostikoak, azken paseoa, makila-dantza eta pala-dantza. Puska biltzean ari direnean, gehienetan etxe-dantza egin ohi dute.

 

         Dantza-soka

Bullet1 Irailaren 8an, Amabirjinaren egunean, dantzatu ohi dute soka-dantza Lizartzan. Inauterietako dantzak egin ohi dituen talde berak plazaratzen du soka-dantza. Garai batean inauterietako taldean kapitain eta sarjentu lanak egiten zituztenak izan ohi ziren soka-dantzan aurresku eta atzesku.

 

         Bibliografia
 
Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el PaĆ­s Vasco
FERNANDEZ DE LARRINOA, Kepa Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003

Iñauteria. El Carnaval vasco
GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan Gipuzkoa-Donostia Kutxa, Donostia, 1973

Dantzak. Notas sobre las danzas tracionales de los Vascos
URBELTZ NAVARRO, Juan Antonio Caja Laboral Popular, Bilbo, 1978

Euskal Herriko folklorea
URBELTZ NAVARRO, Juan Antonio Beterri 1, Ikerfolk, Donostia, 1987