abaltzisketa
  aduna
  amezketa
  andoain
  antzuola
  arama
  aretxabaleta
  arrasate
  azpeitia
  beasain
  bergara
  berastegi
  billabona
  deba
  donostia
  eibar
  elgeta
  elgoibar
  errenteria
  getaria
  hernani
  ibarra
  irura
  lasarte-oria
  lazkao
  legazpia
  legorreta
  lizartza
  oiartzun
  olaberria
  onati
  ordizia
  tolosa
  usurbil
  zegama
  zarautz
  zumarraga

         Loinatz-eko ezpata-dantzA

Bullet1 Igokunde egunaren ondoko astelehenean ospatzen da Beasain-en, Loinatz-eko San Martinen ohorezko meza, prozesioa eta ezpata-dantza. Ezpata-dantza dozena bat mutil gaztetxok egiten dute. Bakoitzak bi ezpata txiki dauzka eta aurrean buruzagi makila daraman buruzagia dute.

Bullet1 Dantzariak, udal-batzarekin batera, udaletxetik ateratzen dira eta Beasaingo parrokiaren atarian ezpata-dantza egiten dute. Ondoren prozesioan Loinatz-eko San Martinen elizaraino joango dira eta bertan, meza aurretik eta meza ondoren, egiten dute ezpata-dantza. Azkenik, berriz ere prozesioan itzuliko dira Beasaingo parrokiara eta santuak erretiratu aurretik azken ezpata-dantza egingo dute.

         Dantza-soka

Bullet1 Loinatz egunean, arratsaldez agintarien dantza-soka egiten da. Udal-batzak egiten du, eta Aurtzaka dantza taldeko dantzariek egiten dituzte aurresku eta atzesku lanak.

Bullet1 Ezpata-dantzaren biharamunean, asteartean, haurren dantza-soka egiten dute ezpata-dantzan parte hartu duten dantzariek. Deialdi irekia egiten da eta izen ematen duten umeekin prestatzen da soka-dantza hau. Arratsaldean helduen dantza-soka egiten da. Bat-bateko dantza-soka da, aldez aurretik prestatu gabekoa eta kale jantzita dantzatzen da.

 

         Bibliografia
 
Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el PaĆ­s Vasco
FERNANDEZ DE LARRINOA, Kepa Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003

Dantzak Beasainen: Aurtzakak 25 urte
AURTZAKA DANTZA TALDEA Beasaingo Udala, Beasain, 2004