San Joan jaietan, ekainaren 25ean eta 26an, goizean egiten da Hernanin axeri-dantza edo maskuri-dantza. Gazte talde bat kaleratzen da soka batera helduta. Eskuan daramatzaten maskuri edo puxikekin kalean dabilen jendea kolpatzen dute. Plazara iristean, maskurien gainean jauzi egiten dute puxikak lehertu arte.