Inauterietan egiten dute dantza Abaltzisketako txantxoek. Zortzi lagunek osatzen dute dantzari taldea eta horiekin batera, mozorroa, zesterua eta soinujolea aritzen dira. Inauterietako igandean baserriz-baserriko puska biltzea egiten dute. Dantzariek bi makila txiki erabiltzen dituzte eta egiten duten dantza makila-dantza bat izaten da. Bidean, biribilketa doinuaren erritmora, makilak bate bestearekin kolpatzen dituzte.
Mozorroak erratza izaten du eskuan eta baserri atariak garbitzen ditu dantzariek makila-dantza egin dezaten. Zesterua baserritarrak emandako jaki eta edariak biltzeaz arduratzen da.
Ekainaren 23an, San Joan jaiaren bezperan, gaueko 21.30ak aldean egiten da dantza-soka edo soka-dantza Abaltzisketan. Alkatea aurrean dela eta herriko plazan egindako suaren inguruan dantzatzen da. Aurrendariak eta Azkendariak gidatzen dute dantza, eta ume eta helduek hartzen dute parte bertan.