
San Lorentzo egunean, abuztuaren 10ean, dantzatzen dira Berastegin San Juan iantzak. Arratsaldean dantzatzen dira dantza hauek. Hamabi dantzarik eta buruzagiak osatzen dute dantzari taldea. Bederatzi dantza egiten dituzte San Juan iantzen sorta honetan: paseoa, lauko txikia, kontrapaseoa, kapitan-dantza, zorri-dantza, seikoa, brokel-dantza, billantzikoa eta bukaera.

San Lorentzoko ondoko egunean, abuztuaren 11n, egin ohi dute Berastegin dantza-soka. Iluntzean izaten da eta dantzari helduek egiten dute, horregatik helduen dantza-soka esaten diote.