
Arrateko amabirjinaren eguna irailaren 8an ospatzen da. Meza nagusian, Arrateko amaren santutegian, ezpata-dantza dantzatzen da eta ondoren prozesioa egiten da. Arrateko egunaren ondoko lehen igandean Arrateko kofradiaren eguna ospatzen da eta egun horretan ere egiten da ezpata-dantza Arrateko elizan.