abaltzisketa
  aduna
  amezketa
  andoain
  antzuola
  arama
  aretxabaleta
  arrasate
  azpeitia
  beasain
  bergara
  berastegi
  billabona
  deba
  donostia
  eibar
  elgeta
  elgoibar
  errenteria
  getaria
  hernani
  ibarra
  irura
  lasarte-oria
  lazkao
  legazpia
  legorreta
  lizartza
  oiartzun
  olaberria
  onati
  ordizia
  tolosa
  usurbil
  zegama
  zarautz
  zumarraga

         San Joan zortzikoa, Bordon-dantza eta Aurreskua

Bullet1 San Joan egunean dantzatzen dira Tolosan San Joan zortzikoa, bordon-dantza eta aurreskua. 25 dantzarik osatzen dute taldea. Goizean goiz Tolosako kaleak lizarrekin apaintzen dira. Meza nagusiaren ondoren prozesioa eta alardea egiten da, eta tartean bordon-dantzariek San Joan Zortzikoa dantzatzen dute, kanpaiak joka eta eskopeteroak salbak jaurtitzen dituzten aldi berean. Prozesioan San Joan zortzikoa birritan dantzatzen dute esku hutsik aritzen diren bordon-dantzariek.

Bullet1 Arratsaldean egiten da bordon-dantza. Dantzak duen egitura ezpata-dantza batena da, baina ezpatak erabili beharrean, bordoiak erabiltzen dira. 25 dantzarietatik 16 bordoiekin elkar-lotuta daude, ezpata-dantzaren egitura osatuz, lau lerrotan. Aurrean buruzagiak biltzen ditu bordoien lau lerroak. Taldearen atzealdean eta aurrealdean launa dantzari daude, lantza bana dutela eskuan.

Bullet1 16.30etan Plaza Zaharretik Santa Maria plazara joango da taldea. Bordon-dantzariak bezperetako ofiziora sartzen dira elizan. Bordoiak eskuan dituztela, bordon-dantza eginez hartuko dute parte prozesioan. Arrameleko San Joan ermitara iristean, bordon-dantzariek ohorezko zubia egingo dute agintariak pasa daitezen. Ondoren Udaletxe plazaraino itzuliko da prozesioa eta ibilbidean bordon-dantza egingo da zenbait aldiz. Plazan berriz ere ohorezko arkua egin eta agintariak erretiratuko dira.

Bullet1 Zezenketen ondoren, bordon-dantzariak eta agintariak Igarondo-ra joan eta bertan aurreskua edo soka-dantza egiten dute.

         Bedaioko ingurutxoa

Bullet1 Tolosako Bedaio auzoan irailaren 8an, Amabirjinaren egunean, dantzatu ohi da ingurutxoa. Arratsaldeko 19.00etan egin ohi dute eta Amezketako Ugarte auzoko ingurutxoaren oso antzekoa da. Mayordomoek gidatzen dute dantza eta beraien atzetik hamar bikote inguruk jarduten dute.

 

         Bibliografia
 
Inguruko de Bedaio
ARRARÁS SOTO, Francisco in BRSVAP, XXXI (1975), 572-578. orr.

Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco
FERNANDEZ DE LARRINOA, Kepa Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003

Ingurutxoaren ohitura berrituko dute Bedaioarrek
JAUREGI, Maider Egunero, 2002/09/07

Danzas populares en Tolosa
JIMENO JURÍO, José María in Dantzariak, 22, Bilbo: EDB, 1982 uztaila, 18-23. orr.

Tolosa, bordon-dantzaren ikuspegitik
JIMENO JURÍO, José María Aranzadi Zientzi Elkartea, Tolosa, 2004

La Bordon-dantza de Tolosa
UDABERRI DANTZA TALDEA (Tolosa) en Dantzariak, 12, Bilbo: EDB., 1980 martxoa, 24-41. orr.

Dantzak. Notas sobre las danzas tracionales de los Vascos
URBELTZ NAVARRO, Juan Antonio Caja Laboral Popular, Bilbo, 1978