San Pedro egunean, ekainaren 29an, egiten dute Lasarte-Orian sorgin-dantza. Arratsaldeko 18.30etan ateratzen da taldea Oriatik eta bi ordu beranduago bukatzen da ekitaldia Lasarteko plazan. Hasieran, bukaeran eta bide erdian egin ohi dute sorgin-dantza.
Hamasei dantzarik eta kapitainak parte hartzen dute sorgin-dantzan. Dantzarien artean intxisuak eta sorginak bereizten dira. Intxisuek kapela konikoa daramate buruan eta sorginak emakume jantzitako gizonak dira. Taldearen atzetik hainbat herritarrek jarraitzen dio konpartsari eta hauek ere dantza egiten dute sorgin-dantza.
 San Joan bezperan, ekainaren 23an, Erketz dantza taldeak Lasarte-Oriako udal-batzarekin egin ohi du soka-dantza. Gaueko 21.30etan egin ohi dute, Andatza Plazan, San Joan dantza egin ondoren. Sorgiñ-dantza | BARANDIARAN, Gaizka | in BRSVAP, XIV, 1958, 365-396. orr. | | Sorgiñ dantza | BARANDIARAN, Gaizka | in Dantzariak, 6, EDB, Bilbo, 1990. 19-34. orr. | | Sorgiñ dantza | BARANDIARAN, Gaizka | in Dantzariak, 47, EDB, Bilbo, 1990. 32-48. orr. | | Sorgin-dantza bere jatorrizko herrian, Orian, ikusteko aukera izango da etzi | IBARGUTXI, Felix | Diario Vasco, 1997/06/26 | | Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco | FERNANDEZ DE LARRINOA, Kepa | Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003 | | Lasarte-Oria, anotaciones históricas | MAYA URRUTICOECHEA, Felipe | Donostia: Lasarte-Oriako Udala, 1995, 167-173. orr. | | Oriako Sorgin-Dantza | ORIAKO SORGIN-DANTZAREN LAGUNAK KULTUR ELKARTEA | Kutxa, Lasarte-Oria, 1997 | | Oriako Sorgin-Dantza (VHS bideoa) | ORIAKO SORGIN-DANTZAREN LAGUNAK KULTUR ELKARTEA | Oriako Sorgin-Dantzaren Lagunak Kultur Elkartea, Lasarte-Oria | |
|