abaltzisketa
  aduna
  amezketa
  andoain
  antzuola
  arama
  aretxabaleta
  arrasate
  azpeitia
  beasain
  bergara
  berastegi
  billabona
  deba
  donostia
  eibar
  elgeta
  elgoibar
  errenteria
  getaria
  hernani
  ibarra
  irura
  lasarte-oria
  lazkao
  legazpia
  legorreta
  lizartza
  oiartzun
  olaberria
  onati
  ordizia
  tolosa
  usurbil
  zegama
  zarautz
  zumarraga

         Korpus dantzak

Bullet1 Gorpuzti egunaren ondoko igandean ospatzen da Oñatin Corpus Christi jaia. XVI. mendean dagoeneko dantzariek Oñatiko Gorpuzti eguneko ospakizunetan parte hartzen zutela erakusten duten agiriak aurkitu dituzte ikertzaileek. Oñatz dantzari taldeko zortzi dantzarik eta buruzagi edo maixuak osatzen dute dantzari taldea. Dantzariek apaingarriak (gona motza, bandak e.a.) gorri kolorekoak erabiltzen dituzte eta buruzagiak, urdin kolorekoak.

Bullet1 Dantzariak ostiralean hasten dira lanean, kalez-kale eta auzoz-auzo herri osoan ibiliko baitira dantzan eta puska biltzean. Igandean, prozesioan dantzan joango dira dantzariak eta arratsaldean, plazan, Korpus dantzen agerraldi nagusia egingo dute. San Sebastianen zortzikoa, banakoa, launakoa, zortzikoa, makil-dantza eta arku-dantza dira egiten dituzten dantzak. Bukatzeko aurreskua edo soka-dantza eskainiko dute.

 

         Aurreskua

Bullet1 Oñatin urtean bi aldiz egin ohi da aurreskua edo soka-dantza. Gorpuzti egunaren inguruko jaietan, igande arratsaldean egin ohi den Korpus dantzen emanaldiaren ondoren egiten da. Korpus dantzak eskaini dituzten Oñatz dantza taldeko bederatzi dantzariek osatuko dute soka eta Korpus dantzetan buruzagi lanak egingo dituen dantzaria izango da aurreskularia.

Bullet1 Horrez gain, ekainaren 23an, San Joan bezperan dantzatzen dute Oñatz dantzari taldeko kideek soka-dantza. Gaueko 22.30etan, Olaiturrin, Oñatiko Unibertsitatearen atzealdean, biltzen dira eta sua piztu ondoren, San Joan dantza eta soka-dantza egin ohi dute.

 

         Bibliografia
 
Oñate
ARRAZOLA, Mª Asunción Caja de Ahorros Municipal, San Sebastián, 1973, 16-17. orr.

Corpus de Oñate
FERNANDEZ, Juan Antonio in Periplo, año 16, n. 93, Madrid, 1990, 24-35. orr.

Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco
FERNANDEZ DE LARRINOA, Kepa Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003

Oñatiko Korpus Eguna 1986
IRIZAR ETXEBERRIA, Iñazio Oñatiko Udala, Oñati, 1987

Las Korpus-dantzak de Oñate
MURUGARREN, Luis Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, Donostia, 1993

Dantzak. Notas sobre las danzas tracionales de los Vascos
URBELTZ NAVARRO, Juan Antonio Caja Laboral Popular, Bilbo, 1978

Danzas de Oñate
URBELTZ NAVARRO, Juan Antonio en Dantzariak, 28, EDB, Bilbo, 1984, 30-31. orr.

Las danzas del Corpus de Oñate, III, col. Manuales
ZUMALDE, Ignacio Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, San Sebastián, 1974

Las danzas del Corpus de Oñate
ZUMALDE, Ignacio in Ohitura: estudios de etnografía alavesa, 5, Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteiz, 1987, 285-290. orr.