Inauterietako igandean egiten da sorgin-dantza Antzuolan. Zortzi dantzarik osatzen dute taldea, lau gizon eta beste lau emakume arropenkin jantzita. Dantzariekin batera, kapitaina, hartza, domadorea eta tximinoa ibiltzen dira. Herriko kaleetan ibilbidea egiten dute sorgi-dantza hainbat aldiz dantzatuz. Dantza Oriako sorgin-dantzaren oso antzekoa da.
Gipuzkoako brokel-dantzarekin traza handia du Antzuolako trokeo-dantzak, baina baita berezitasunak ere. Uztaileko hirugarren larunbatean, Mairuaren alardearen ondoren dantzatu ohi da trokeo-dantza Antzuolan. Makil txiki dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta zinta-dantzak osatzen dute Antzuolako trokeo-dantza. Hamabi dantzarik eta buruzagi batek osatzen du trokeo-dantzari taldea.
Ekainaren 23an, San Joan bezperan, soka-dantza egiten da Antzuolan. Lehenik eta behin San Joan dantza, eta segidan soka-dantza egin ohi dute Oin-arin dantza taldeko kideek. Horrez gain, uztaileko hirugarren asteburuan ospatzen dira Antzuolako jaiak, eta herriko jaien lehen egunean udal-batzak egin ohi du aurreskua. Oin-arin dantza taldeko kideak lagun hartuta, 20.15etan herriko plazan egin ohi dute dantza.
Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el PaĆs Vasco | FERNANDEZ DE LARRINOA, Kepa | Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003 | | Mairuen agertaldia Antzuolan | MURUA, Angel | in Dantzariak, 51, EDB, Bilbo, 1994, 12-31. orr. | | Antzuolako Trokeo Dantza | MURUA, Angel | in Dantzariak, 52, EDB, Bilbo, 1995, 24-49, orr. | |
|